|

|
Dianea
& Koplak
Joan Perez de Lazarraga
Patri
Urkizuren edizioa
|
|
Orr:
400
Urtea: 2004
Saila:
Euskal Kultura
ISBN:
978-84-9746-197-9
Salneurria: 24 €
|
|
|
Joan Perez de Lazarraga (Larrea 1548 (?)-1605). Ez dakigu
oraingoz gauza handirik garaikideek El Poeta bezala izendatzen
zutenaren bizitzaz. Etorkia Oñatiko Lazarragatarrengan zuela,
Araban jaio zela, gurasoak Pedro Perez de Lazarraga eta Elena
López de Erdoñana izan zirela, 1567an Madriden izan zela gortean,
agian bertan lizentziatu zela, eta Katalina González de Langarikarekin
ezkondu zela. Utzi zituela hainbat eskuzkribu, hala nola, Tratado
de una Relación... (Madrideko Liburutegi Nazionala, MS 11263/7),
non bere familiaren genealogia kontatzen duen. Baita Historia
de Alava, eskuzkribu luzea, non moldiztegiratu agiriez ziurtatzen
zuen bere historia, galdua dena eta agian bertako parte zen
eta hemen aurkezten dugun euskarazko Dianea eta Koplak.
Joseba Lakarraren hitzetan, eskuizkribuaren aurkikuntza euskal
testu tradizioan eta euskal kulturan oro har, aspaldian izandako
ez eze amestutako garrantzitsuena dugula esatean ez da arrisku
larririk... Zeren historian zehar izan dugun lehen euskal
nobelistaren aurrean baikaude, bere Dianea, -edo gelditzen
zaiguna idatzitakotik-, araberaz gazte batek Montemayorrenarenetik
buruturiko imitazio laburra delarik. Bestalde, Lazarraga gazteak
moldatu zituen Koplak eta beste poemek, garaiko kantutegietako
ildotik doazelarik, aurrerantzean kriseilu berri eta distizari
baten gisa argituko dute Errenazimenduko Euskal Literatura.
-----------
|