|

Didaktika
orokorra.
Xabier Etxague (Koor.)
|
|
Orr:
360
Urtea: 2004
Saila:
Unibertsitate saila
ISBN:
978-84-9746-128-3
Salneurria:
18,85 €
|
|
|
Lan honen orrietan irakurleak argituko du zertan datzan jakintza
hau eta testuan oinarrituz irakurlea bera izanen da jakintza-esparru
hau defini dezakeena. "Didaktika orokorra berariazko
komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza
prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia
da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak
dituelarik" (Etxague, X.).
Definizio honetan oinarrituz aipa dezakegu Didaktikaren objektu
nagusia: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak. Didaktika prozesu
hauetaz arduratzen da, beraiei buruzko jakintza sortuz. Didaktikak
sortutako jakintza irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen praktikara
proiektatzen da, eta, era berean, Didaktika prozesu praktikoetan
oinarritzen da bere proposamenak sortzeko eta egokitzeko.
Irakaskuntza/ikaskuntza prozesu hauek kultur transmisioari lotutako
helburu jakin batzuk betetzeko burutzen dira. Izan ere gizarteak
hainbat kultur multzo aukeratzen ditu irakaskuntza/ikaskuntza
prozesuen bidez transmititzeko. Irakaskuntzaren helburuek eta
transmititu nahi ditugun jakintzek Didaktikaren muinean kokatzen
den beste objektu edo kezka nagusia zabaltzen dute: Kurrikulua.
Irakaskuntza/ikaskuntza testuinguru bakoitzak kurrikulu propioa
dauka. Eta, esan bezala, Didaktikak honetan dauka bere ardatz
nagusietako bat. Izan ere kurrikulua da praktika eraikitzeko
oinarria eta zutabe-egitura. Testu honetan oso atal garrantzitsua
eskaini zaio kurrikuluari, bere ikuspuntu teorikoa zein praktikoa
jorratuz.
Ezin ditzakegu ahaztu prozesuaren protagonistak: Irakaslea eta
Ikaslea. Biak dira testu honen analisiaren objektua.
Honenbestez, hona Didaktika orokorrari buruzko testu honen atal
nagusiak: Didaktika beraren analisia: Didaktikaren epistemologia
(1. kap.) eta Didaktikaren oinarriak (2. kap.); irakaskuntza/ikaskuntza
prozesua (3. kap.); irakaslea (4. kap.); ikaslea (5. kap.);
eta kurrikulua: kurrikuluaren kontzeptualizazioa (6. kap.) eta
kurrikuluaren antolakuntza (7. - 14. kap.). Irakurleak azter
dezakeen bezala Didaktikaren esparru teoriko-praktikoa garrantzi
handikoa da gaur egun. Izan ere, formazioa eten gabeko jarduera
eta errekerimendua bilakatu da norberaren garapen pertsonalerako
zein gizartearen aurrerakuntzarako. Iraskaskuntza/ikaskuntza
prozesuak gure bizitzaren arlo askotako osagarriak dira, nola
esparru pribatuan hala esparru profesionalean edo publikoan.
Didaktikak prozesu hauek begi kritikoez planifikatzen, garatzen,
analizatzen edo/eta ebaluatzen lagunduko digu.
Liburuaren egile guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika
eta Eskola Antolakuntza saileko kideak dira. Jakintza-esparru
honek batzen ditu. Xabier Etxague irakasleak koordinatu du lan
hau.
-----------
|