|

Egundokoa
haiz, Segundo!
Pello Esnal Ormaetxea
|
|
Orr:
56
Urtea: 2005
Marrazkilaria: Concetta Probanza
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-9746-265-5
Salneurria: 6,20 €
|
|
|
"Segundo. Bart, Estatu Batuetatik deitu zidatek telefonoz,
hango telebista-kate handi batetik. Hemendik eman nahi dituztela,
Urtezaharrean, gauerdiko hamabi kanpai-dangak. Erloju berezia
haizela, eta festa polita izan daitekeela. Ea prest egongo ginatekeen...
Din-dan, din-daaan..., daaan.
- Bejondeiala, Segundo. Ez zegok hi bezalakorik. Egundoko festa
izango duk. Mundu guztiak entzungo hau. Baina hori bai: ondo
prestatu beharko diagu dena. Izan ere, amerikar horiek oso zehatzak
dituk kontu hauetan. Segundoak ez ezik, hamarrenak eta ehunenak
ere hartzen ditiztek aintzat. Guk, gutxiagorekin ere nahikoa
diagu. Baina betiere segundo baten barruan..., badakik".
-----------
|