|

Euskal
Literaturaren Historia
Iñaki
Aldekoa
|
|
Orr:
440
Urtea: 2008
Saila:
Poltsiko.e
ISBN:
978-84-9746-426-0
Salneurria: 11 €
|
|
|
Ikerketa
monografiko sinkronikoak ez dira Euskal Literaturaren Historia
oso bat egiteko behar liratekeenak bezain ugariak, urriak ez
diren arren. Egoera horrek asko zailtzen du euskarazko literaturaren
historia bat taxuz egitea. Horregatik, bere bibliografian agertzen
diren lanei asko zor izateaz gain, liburu honek lan sinkroniko
txiki anitz egin behar izan ditu aurreko Euskal Literaturaren
gainerako historia guztiak baino harantzago joateko. Hori erdiesteko
autorea ez da konformatu tramitezko lan diakroniko arrunt batekin.
Aitzitik, garaian garaiko espirituari, ideiei eta helburu estetikoei
ez ezik, berauen ordezteari eta txandatzeari ere garrantzi berezia
eman die. Gainera, lan benetan literarioak hartu ditu aintzat,
zenbaitetan neurriz gain erabilitako material filologiko hutsak
alde batera utzita. Arrazoi horiengatik guztiengatik esan dezakegu
ez dela orain arte hau bezain lan konpliturik euskaraz argitaratu
Euskal Literaturaren Historiaren alorrari dagokionez.
MIKEL
HERNANDEZ ABAITUA
-----------
|