|

Euskarak
sorgindutako numeroak
Patziku
Perurena
|
|
Orr:
420
Urtea: 2000
Saila:
Saiopaperak
ISBN:
978-84-7568-864-0
Salneurria: 23,60 €
|
|
|
"Maiz entzun ohi da, euskaldunak grina itsua erakutsi duela,
numeroak erdaraz erabiltzeko joera gaizto horretan. Ez dut
ukatuko, batez ere, atzenaldian hala erakutsi ez duenik. Baina,
nere iduriko, joera gaizto hori hutsaren hurren gelditzen da,
euskaldunak numero arrotzak bere senera moldetzen erakutsi duen
mainaren eta xarmaren aldean.
Herri literatura guzian, eta batipat haur literaturan, hagitz
erabilia da numero sorgindu jostaria. Hitz soilari, aparteko
indar poetikoa, grazi berezia, eta majikotasun aparta ematen
baitizkio numeroaren jokoak. Zenbait aldiz, poema, kanta edo
bertso baten graziari ere numeroak eusten baitio. Hitzen tartean,
baldin egokiro erabilia bada behintzat, kristal garbia jotzen
duen eguzki dindak bezala jokatzen du numeroak: urre kolore
dirdiratsu batez jazten du hitza, eta zilar soinu xoragarriz
alaitzen".
-----------
|