|

Festa aldameneko gelan
Mariasun Landa
|
|
Orr:
144
Urtea: 2007
Saila:
Bakanak
ISBN:
978-84-9746-404-8
Salneurria: 15,50 €
|
|
|
Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira
galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren
bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat espainiar etorkin,
iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik
ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri.
Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan
euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea
kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore
guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak,
umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen
den gazte baten kronika sentimentala.
Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes,
amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak
eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena
edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena.
Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak
hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen
digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri
onaren maisutasun narratiboak eramanda.
-----------
|