|

Galtzontziloak
autobusean
zintzilik
Aritz
Gorrotxategi
|
|
Orr:
124
Urtea: 2002
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-064-4
Salneurria: 13,15 €
|
|
|
Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru
lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio
honek. Langabezia zain zuten itzuleran, eta nolabait, bazekiten
sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia.
Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren, jada, hasierako berdinak.
Tartean, labirintu moduko merkatuak, "dromedarioaren sindromea",
bidaia turistikoak, Islama eta mezkitak, euskaldunaren beldur
atabikoak, Tunezeko historia nahiz kondairak, taxi zaharrak
eta auzune zuriak, kontsularen alaba edo emakume misteriotsu
bat, Darth Vader eta Ben-Hur, infernua eta paradisua, erregateoak,
etorkizun iragarleak, Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra,
oasiak eta txirotasuna, gizakiari buruzko gogoetak... Ekialdea
ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek.
Ekialdea eta Euskal Herria, tuneztarrak eta euskaldunak, kontrastea
etengabe bilatuz, hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko
ditugu, haien zalantza eta miseriak azaleratuz. Azkenik, galtzaileen
istorioa ere izan daitekeen honetan, euren buruez barre egiteko
gai direla erakusten digute hiru protagonistek. Horrela izan
ezean, absurdoa da bizitza.
-----------
|