Gauaren sakonean gau bakar batean gertatzen daTokion. 6
ordu eta 56 minututan, protagonista bitxi batzuen bizitzak jarraitu
ahal izango ditugu. Tokioko gauerdian, lo egin ezinik, Denny’s
izeneko jatetxe batean neska gazte bat irakurtzen ari da. Halako
batean, musikari bat eseriko zaio ondoan eta harekin partekatuko
du mahaia une batez; Baxu-baxu, Percy Haith eta bere orkestraren
Go away little girl pieza entzuten da.
Handik urruti, neskaren ahizpa (Loti Ederra bailitzan), lo datza,
bi hilabete luzez, logela batean. Baina Tokioko gauak, musikariarekin
duen solasalditik atera eta baldarkeriaren giza zurrunbiloan
irentsiko du gure protagonista. Neskak Mari du izena eta goiztiria
baino lehen elkartuko da berriz musikariarekin, hura ere bere
taldearekin egin berria duen saiotik itzuli ondoren.
Lehen
kapitulua irakurtzen hasi... 
-----------