|

Gauza txikien liburua
Pako Aristi
|
|
Orr:
168
Urtea: 2004
Saila:
Bakanak
ISBN:
978-84-9746-204-4
Salneurria: 14,40 €
|
|
|
(Beterriko
liburua 2005)
Denboraz
eta patxadaz landutako 63 pieza txiki daude liburu honetan:
ipuinak, poemak, gogoetak, saiakerak... Fikzioa eta kronika,
biak nahastu ditu maisuki idazleak, bizitzaren bidaia luzea
hobeto ulertzeko, eta bidaia horretan irakurleei gozatzen laguntzeko
asmoarekin.
Hain pertsonala den bere ikuspegitik idatzi ditu idazleak testu
hauek, betidanik hain berezia iruditu zaigun bere sentiberatasun
dotore hori erabiliz. Testu biziak dira, lerro landuak, bakarka
eta banaka irakurtzekoak, baina denen artean liburuari sakontasun
liluragarri bat eransten diotenak.
Gauza txikiekin lan eginez idazle handia izatera iritsi da Pako
Aristi azken urteotan, inork uste ez duen tokitik literatura
ateratzen dakielako. Haren hainbat artikulu antologikoak bihurtu
dira. Eta orri hauetako samurtasun zorrotza ere laster gogoangarri
bihurtuko da irakurleen oroimenean.
-----------
|