|

Gazteri
berria, Kantagintza Berria
Belen Oronoz.
Hitzaurrea: R. Saizarbitoria
|
|
Orr:
144
Urtea: 2000
Saila:
Saiopaperak
ISBN:
978-84-7568-876-3
Salneurria: 11,55 €
|
|
|
Liburu honetan esaten zaigun bezala, Mikel Laboak haur psikiatrian
espezializatzen ziharduen Bartzelonan eta harremanak zituen
Nova Cançó mugimenduko kantariekin. Bera izan zen
aitzindarietakoa euskal kanta zaharrak ahanzturatik berreskuratze
lanean eta, harmonizatze gehiegizkoen iztukaduratik libratuz,
melodiaren garbitasun jatorrizkoa azalarazteko eginahalean batez
ere. Gehienen antzera, gitarra xume baten laguntza bakarraz
jarduten zuen eginkizun horretan, zenbaitek oso ondo ikusten
ez zuena -gitarrarena, espainola delako- eta, egun gezurra dirudien
arren, gogorarazi behar izan zitzaien Iparragirrek musika tresna
horren laguntzaz konposatu zuela "Gernikako arbola".
Ramon
Saizarbitoria
-----------
|