|

|
Gernikatik
New Yorkera Berlinetik pasatuz
Jose
Antonio Agirre Lekube
|
|
Orr:
448
Urtea: 2004
Saila:
Euskal Kultura
ISBN:
978-84-9746-218-1
Salneurria: 18 €
|
|
|
Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz, aurreneko aldiz
1943an argitaratua, Euskadiko lehen lehendakaria izan zen
Jose Antonio Agirrek erbesteratu ondoren egin zuen bidaiaren
kontaketa pertsonala da. Bidaia honek nortasun klandestinoak
erabiltzera eta era guztietako eragozpenak gainditzera behartu
zuen, harik eta Hego Amerikara heldu zen arte, bertan heroitzat
hartu baitzuten. Obra hau, beraz, bidaia baten egunerokoa da,
eta, aldi berean, bere herriaren kausari emandako politikari
baten hausnarketa etengabea. Orain, egilearen jaiotzaren lehen
mendeurrena betetzen den honetan, liburu honen irakurketak,
bere testuinguruan txertatzen duen sarrera batez eta gaurko
lehendakari Juan Jose Ibarretxeren hitzaurre batez horniturik,
ez gutxiri, dirudienez, oraindik ere traba egiten dien Historia
baten errealitatea berreskuratzeko aukera ezinhobea gertatzen
da.
-----------
|