|

Hamar
manamenduak
Xabier
Etxaniz Rojo
|
|
Orr:
144
Urtea: 2002
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-072-9
Salneurria: 14 €
|
|
|
"Prostitutekin harremanetan hasi zenez geroztik egin
ohi duen gauza da iragarkiak azpimarratzearena. Sei iragarki
azpimarratu ditu. Sei horien artean badago bat aspaldiko partez
begiz jota daukana. Iragarkiak zera dio: Susi. Heldua. Dibortziatua.
Goza nazazu senarrak gozatzen jakin ez zuen bezala. Apartamentu
pribatua. Soilik arratsaldez. Fernandok telefonoa hartu eta
iragarkian agertzen diren zenbakiak markatzen hasi da. Ahots
leun bat agertu da telefonoaren bestealdean. "Susi naiz"
dio ahotsak. Fernandok iragarkia irakurri duela esan dio, bai
eta ea zer den senarrak gozatzen jakin ez zuena galdegin ere.
Susiri ahotsa ezaguna egin zaio eta ea inoiz elkarrekin egonak
diren galdegingo dio. Fernandok ezetz baina elkar ezagutuko
dutela, gauzak prezio onean eginez gero, bederen. Musu truk
gauza gutxi erantzun dio. Fernandoren irribarrea desagertu egin
da bat-batean. Esaldiaren bukaera izan da segurtasun irribarrea
ezabatu diona. "Capullito" hitza. Fernandoren burmuinak
arrapaladan ekin dio pentsatzeari. "Capullito" hitza.
Susi ohartu da isiluneaz. Bera ere hasi da pentsatzen. Segundo
bat. Ahotsa ezaguna du. Beste segundo bat. Biak isilik. Zerbaitek
Susiri bultza egin dio. Ezin jasan hirugarren segundo bat. "Fernando?"
"Susana?" izan da Fernandoren erantzuna. Eta biek
telefonoa dute eskegi".
-----------
|