|

Hamar
urte barru
Joxe
Belmonte
|
|
Orr:
272
Urtea: 2003
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-111-5
Salneurria: 18,60 €
|
|
|
1973an egindako argazki bat dago eleberriaren argumentuaren
oinarrian: lau mutil gazte ageri dira argazki horretan, Gorbeia
mendiko gurutzearen aurrean. Hamar urteren buruan, 1983an
beraz, berriro ere elkartuko direla agindu diote lau mutilek
elkarri. Azken urteetan, ordea, izugarri urrundu dira elkarrengandik:
bata erbestetik itzuli berria da, ezker abertzalearen munduan
murgildurik bestea, talde bakezaleen oinarrietara lerrotua hurrengoa,
eta droga, prostitutak eta poliziari emandako informazioa txandakatzen
dituena azkena. Politikoki, sozialki eta sentiberatasunaren
aldetik lau muturretan jarrita daude, beraz, eleberriko protagonistak.
1979tik hasita, hurrengo urteetan Euskal Herriak bizitutako
zenbait pasadizo dabil narrazioan bueltaka: gerra zikina, atentatuak,
manifestaldiak eta bakearen aldeko jarduerak. Zarata eta burrunbots
horren zimurretan, berriz, bizitza, maitasuna eta mundu gogorrak.
Bilbo hiritzarraren bihotzetik kontatuta dago eleberria, gordin
eta gogor.
"Hard times": heriotza garaile.
-----------
|