|

Haur
besoetakoa
Jon Mirande
|
|
Orr:
128
Urtea: 2007
Saila:
Poltsiko.e
ISBN:
978-84-9746-371-3
Salneurria: 6 €
|
|
|
Gaiari
buruz, berriz ere, euskaldun prestu, ongi-pentsatzaile eta kristauari
hain izugarri iruditzen bazaio ere, begirik miopeenak ikusi
beharko du amodio horiek ez direla lizunak, haragiaren grina
desordenatu eta desonestoak ez duela bertan lekurik hartzen,
libidoaren indarra absente dagoela bertatik, gure erromantikoen
denbora zaharretan mendi-mendian Mirentxu eta Maitena baten
amodioak ez zirela garbiagoak izan; azkenean amodio horrek gorputzez
bere burua eta amaiera hartzen baldin badu, funtsean sinbolo
bat dela, errebeldiazko azken garrasi zoro bat, gizarte intolerante
baten kontrako aldarri desesperatu bat.
Eta Miranderen liburutik har dezakegun ikaskizun harrigarriena,
hau da: Obra hau, libertateari eskainitako kantu bat dela; gezurra
badirudi ere. Munduko hippiek inposiblearen bazterretan libertate
amesgarri horri dedikatutako abesti eder, gaitz eta ezin bat.
Hitz bitan esan beharko bagenu "Haur besoetakoa" zer iruditu
zaigun, honela esanen genuke dela: ikaragarritasunean mamitutako
edertasun inposible bat.
GABRIEL ARESTI
-----------
|