|

Hautsi
da katea. Sara izan zen lekuko
Toti Martínez
de Lezea
|
|
Orr:
302
Urtea: 2004
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-214-3
Salneurria: 19,05 €
|
|
|
Sara izan zen lekuko. Iraultzak Lapurdiko biztanleen
bizimodua gobernatzen zuen Biltzar Nagusia ezabatu zuen; Foruak
kendu zizkien kontinenteko euskal lurraldeei, eta, haiek nahi
gabe ere, Biarnorekin lotu zituen. Hainbat herri "zitaltzat"
jo, eta herri haietako biztanleak Landesetara deserritu zituzten.
Jende haren krimena: penintsulako euskaldunekin ahaidetasun,
adiskidetasun edo negozioetako harremanak izatea. Kaosaren eta
ziurtasun faltaren erdian, Joantto Ithurbide, Jaureneako Gehexanen
seme borta, bere sustraien bila dabil, eta baita mendeku bila
ere. Mari Harotsenne gazteak, maitasuna bezala, etsipena aurkituko
du haren ondoan. Beste pertsonaia batzuek, besteren artean bere
herrikideak erbestera bidali zituen Jean-Martin Monduteguy Errepublikako
prokuradoreak, edota kontrabandista bihurtutako artzain ohi
batek, Gartziak -egiazkoak batzuk eta fikziozkoek besteak-,
osatzen dute Euskal Herriaren parte baten aldi historiko gogor
baten erretaula.
-----------
|