|

Hogeita
sei urte geroago
Karlos
Linazasoro
|
|
Orr:
96
Urtea: 2006
Marrazkilaria: Iñaki Martiarena "Mattin"
Saila:
Auskalo Bumeran
ISBN:
978-84-9746-359-1
Salneurria: 8,50 €
|
|
|
Jatetxera etorri aurretik, gaur goizean, predictor-aren
froga egin dut. Positibo eman du. Hau da, haurdun nago. Oraindik
neuk bakarrik dakit. Ospakizuna aprobetxatu nahi nuke berri
ona adierazteko, baina ez dakit une egokia edo behar diren hitzak
aurkituko ote ditudan. Mattin seko geldituko da sustoarekin,
eta aiton-amonei igoal ematen die bihotzekoak.
Gaur duela hogeita sei urte ni babarruntxo bat, lekatxo bat,
arroz aletxo bat nintzen amatxoren sabel barruan, eta orain
neu naiz sabelean bizi-hazitxo bat daramadana. Lehen barnean
egon nintzen eta orain kanpoan nago. Lehen hazi izan nintzen
eta orain lur naiz. Zer ote da ama izatea! Zer ote da zure barnean
gizaki bat haztea! Eta zer sentituko ote du arroz aletxo horrek
zure barruan hazten eta osatzen doan bitartean!
-----------
|