|

Ihes-lerroak
Xabier
Altube
|
|
Orr:
216
Urtea: 2009
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-501-4
Salneurria: 16,90 €
|
|
|
Alice. Eta Olatz, Oli. Bata arrotza, urrutikoa, miresgarria
hargatik. Bestea gertukoa, hurbilekoa, maitagarria beraz. Nobela
honetako protagonista bataren eta bestearen artean mugitzen
da. Nora joan eta non geratu ez dakienaren mugimenduan.
Eta mugimendu horrek ematen dio bizia, izaera. Mugimendu horrek
eramaten du esaterako hiri batetik bestera. Eta bitarte horretan,
Gasteiz eta Pau arteko bidean aurkituko du zerbait, beste hiri
bat, iragan eta etorkizunaren artean aurkitzen den orainaldia,
nor den esatera iritsiko ez den hizkuntza. Gainerakoan istorioa
arrunta da, ez zaio garrantzia askorik eman behar. Ez da irauteko
borondatez idatzitako lerrorik aurkituko, deseginak izan daitezen
baizik. Mugimenduaren ahanzturan ezabatuak geratuko diren ihes
lerroak.
-----------
|