Gasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari
eutsi eta alde egin. Ez du alperrik hitz askorik egingo Martinek,
baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta
usaimenak jasotzen dutenarekin! Nola ez dakigula isuri zaigu
errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek
hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria...
Itxura batean sor zitezkeen istorio birtualak errepidearen -iragaitearen-
dimentsio existentzialenean urtzen dira. Hain da sakona mundu
horren pisua Martinen zirkinik ezdeusenean!
Lizarralderen estilo paregabea dugu oraingoan ere nagusi: ofizioa,
eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia
bat ere badenean.
-----------