1955ean
argitaratu zuen Etxaidek Joanak joan eleberria.
Eleberri honetan bihurritzen hasten dira ohiturazko eleberriaren
mundu idiliko eta harmonikoa, estreinako aldiz agertuz sofrimendua
eta bizitzaren atsekabe eta garraztasun handiak. Etxahun poeta-bertsolariaren
bizitza nobelatua du kontakizun eleberriak. Adulterioa eta hilketak
gertutik bizi izan zituen Etxahun dohakabeak. Joanak Joanen
atzeko atetik errealitate gordina eta giza makurrak sartu dira
ordu arteko euskal nobelako mundu eredugarrian, gorrotoa eta
lizunkeria, eta aurrerantzean nobelaren bebarru hori ez da jada
leheneratuko. Joanak joan da egilearen eleberririk onena.
Horren ondorioa da, ia mende erdi geroago ere, haren eleberriak
irakurlearen harrera ezin hobea lortu izana.
-----------