|

|
Kandinskyren
tradizioa
Ramon
Saizarbitoria
|
|
Orr:
88
Urtea: 2003
Saila:
Bioleta Saila
ISBN:
978-84-9746-107-8
Salneurria: 8,50 €
|
|
|
"Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean,
"Kandinsky eta ni" izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak
idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri
den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren
Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak
kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari
izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin
ezkonduko zirela. [...]
Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan
geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu,
zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar
zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak
bezala, saioa egin behar nuela".
Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor eta Manu: bi
izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor ala Manu
izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite
duguna.
-----------
|