|

Klasikoak
eskura - Musika klasikoaren vademecum bat hasiberrientzat
Javier Ziaurritz
|
|
Orr:
100
Urtea: 2007
Marrazkiak: Juan Luis Landa
Neurriak: 225mm x 270mm
ISBN:
978-84-9746-380-5
Oharra: Liburuak 2 audio CD dauzka barruan.
Salneurria: 33 €
|
|
|
"Klasikoak
eskura" ez da testu-liburu bat. Ez da testu-liburua, eta ez
du izan nahi. Orri hauek bokazio apalagoa dute. Testu osagarriak
izan nahi dute huts-hutsik, laguntza besterik ez, "makulu" bat
neska-mutilak musika klasikoaren munduan sar daitezen, baina
betiko harri horretan behaztopa egin gabe, hau da, zer egin,
nondik hasi eta nola jarraitu ezin asmaturik.
"Klasikoak eskura" vademecum bat da, azpitituluak dioen bezala.
Alegia, azterlan motz bat da, laburpen bat, ohar multzo bat.
Horregatik dago hainbeste hutsune, horregatik ez dira hainbeste
musikagile ageri, liburutxo honek ez baitu gosea kendu nahi,
apetitua zabaldu baizik… Interesa sortzea da kontua, ez besterik.
Jakingo du norberak gero nora jo gustura asetzeko…
-----------
|