Kuxkuxero press
Pako Aristi


Orr: 96
Urtea: 2003
Marrazkilaria:
Concetta Probanza
Saila: Auskalo Bumeran
ISBN: 978-84-9746-135-1
Salneurria: 7,35 €

 

 


"Aldizkariaren hesteetan daude bi neskatoak. Ezkerrean zerrenda luze bat ageri da, honako hitzokin: karpetak, zerrenda, albisteak, pantaila gaina, e.a. Goian, berriz, leihatilatxoak daude, beste zerrenda luze batekin: edukiak, ikusi, itxi, eraman, inprimatu, e.a. Enara galduta dago, baina hor dauka Mireia, erne-erne dena aztertzen. Gure bizitzako une batzuetan itsutzen bagara, beti dago lagunen bat argia ikusten laguntzen diguna.
Mireiak albisteak jartzen duen lekuan zapaldu du sagua; ondoren ikusiren gainean jarri eta hantxe zapaldu du hatzaz. Orri berri bat zabaldu du pantailan. Enara liluratuta dago: Hantxe daude aittonak egun hartarako aukeratu eta idatzi dituen albiste guztiak".

-----------