Marina Sureda 44 urteak betetzeaz batera nortasun-krisialdi
batera heltzen da. Semea etxetik joan da, senarrak ez du jadanik
asebetetzen, eta Mallorcako eguneroko monotoniak itotzen duela
sentitzen du. Kinka larri horretan dagoela maitasun hitz batzuk
jasoko ditu, hamalau urte atzerago ezagututako gizon baten maitasun-aitormenak.
Aitormen horiek egin zezakeen eta egin ez zuenagatiko arrangura
ekarriko diote, baita irlatik alde egiteko adorea ere, gizon
hark emakumeari ere axola ziola agertuz. Galdutako ustezko maitasun
haren bila abiatzen da, baina gizon harekiko topaldia ez da
erraz gertatuko, direnak ez baitira beti uste izan direnak,
ezta uste direnak izan direnak ere.
Bilaketa horretan, egoera nahasgarri horretan, guztiz arrotz
egiten zaion eszenategi batean agertzen da, Euskal Herrian.
Lekuz kanpo dago, horrela sentitzen da. Hala ere, ustekabean,
hor, etxetik ehundaka kilometrora, etorkizuna jorratu nahian,
bere iragana irauliko dioten gertaera batzuk deskubrituko ditu,
maitasun-istorioa thriller bihurtuta.
Lehen
kapitulua irakurtzen hasi... 
-----------