|

Mendebaldea
eta narraziogintza
Iñaki
Aldekoa
|
|
Orr:
198
Urtea: 1998
Saila:
Saiopaperak
ISBN:
978-84-7568-797-1
Salneurria: 17,35 €
|
|
|
Mendebaldea eta nobela parez pare hazitako tradizioak dira.
Izan ere, Mendebaldearen sentsibilitateak asko zor dio nobelagintzari:
bikoteen harremanak direla, maitasun eta gerrak, gizabanakoa
eta gizartea direla, hantxe izan du mendebaldarrak bere ispilua,
bere kontzientzia. Euskal nobelan, ordea, Modernitateak ez zuen
bere aurpegia azaldu. Ordura arteko euskal nobelagintza anakronia
baten kontakizuna da. Harrezkero, nabaria da nobelagintzaren
emaitzetan, aurrekoetan ez bezala, Modernitate larriaren arrastoa,
eta haren aurpegiak agerian du behin Lukács-ek esandako hura,
alegia, Jainkorik gabeko epopeia dela nobela. Insomnioaren begitxulotik
irudikatuko zituen Mirandek bere istorio eta fantasiak; gizakien
ahaleginen zentzugabetasunean oinarritu Txillardegi existentzialistak
bereak; bere hizki larriz Historiak azpia jana dion munduaren
noragabezian baizik ezin imajinatu Saizarbitoriak bereak. Horiek
izan ziren Modernitatearen lehen urratsak, eta handik aurrera
ibilitako bideak ugari eta anitzak gertatu dira.
-----------
|