|

Mende berrirako ipuinak
Antologia
Hitzaurrea eta hautaketa: Mari Jose
Olaziregi
|
|
Orr:
176
Urtea: 2005
Saila:
Bakanak
ISBN:
978-84-9746-243-3
Salneurria: 14,40 €
|
|
|
Antologia
honen sorburua 2004ko udazkenean Nevadako Unibertsitateak Renon
duen Center for Basque Studies-ek argitara eman zuen An Anthology
of Basque Short Stories liburuan dago. Bertan jaso genituen
hamazortzi ipuinak dira hemen jatorrizko hizkuntzan, euskaraz,
argitara ematen ditugunak. Ipuin gehienak azken urteotan argitara
emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu
ditugun (beti daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin
liburuak soilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera
(Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola,
Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak
egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi,
Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia
zabaleko egileak, oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik,
bada hautatutako testuen gainean azpimarratzea merezi duen beste
ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin gehienen luzera antzekoa
bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira gehienak), badira
ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile interesgarriak.
Horien kasuan, ipuin bat baino gehiago hautatzea erabaki dugu,
ikuspuntu literariotik diskutigarria baina era berean ulergarria
izan daitekeen nolabaiteko oreka bilatzeko asmoz.
-----------
|