|

|
Mendekuaren
graziaz
Karlos
Linazasoro
|
|
Orr:
152
Urtea: 2004
Saila:
Bioleta Saila
ISBN:
978-84-9746-192-4
Salneurria: 12,35 €
|
|
|
Nire historia frakaso baten eta mendeku baten historia da.
Hasieratik utzi nahi nituzke, baina, gauzak argi: ez dut inoren
errukirik edo maitasunik bilatzen, are gutxiago oraindik inoren
epai kiskaltzailerik. Nork epai ditzala bere ekintzak. Emakume
arrunt baten historia kontatuko dut orain. Hara: frakasoa poliki-poliki
azaltzen da bizitzan, egunez egun; begiak itxi eta ezetz esaten
diozu zeure buruari, ate-joka dabilen mamu hori etxez nahastu
dela noski, bizilagunen bila dabilela dudarik gabe. Etxe horretan,
ordea, zeu zara bizilagun bakar; laster, ordain eske datorren
arrotzari atea irekiko diozu, eta eroso-eroso eseriko zaizu
besaulkirik ederrenean.
Gurean ere egin zuen habia.
Ez nuke jakingo adierazten zerk zapuztu zuen gure harremana.
Urteek berek, akaso. Bai, baina ez horrek bakarrik. Nik ez nion
bizitzari gauza handirik eskatu: maitasun piska bat, seme bat…
Gorputz osoz sakrifikatu nintzen Brianengandik: ez nuen semerik
izan, unibertsitateko eskolak emateari utzi nion, ez lagun ez
etxe finkorik izateari egin nion uko, berak profesionalki gora,
oso gora egin zezan… Uko egite haiek guztiek ez zuten sekula
ordainik izan. Nik, hala ere, ez nion inoiz ezer eskatu Briani.
-----------
|