Metamorfosiak
Ovidio
(Juan Kruz Igerabideren bertsioa)


Orr: 198
Urtea: 2001
Marrazkilaria: Alvaro García Lema
Saila: Gure Klasikoak
ISBN: 978-84-7568-969-2
Salneurria: 14,50 €

 

 


Nork ez ditu Nartziso edo Pigmalion izenak inoiz entzun? Bata, bere buruaz maitemindu zen pertsonaiaz ari zaigu; bestea, berriz, bere artelanaz maitemindu zenaz.
Nork ez ditu Dedalo eta Ikaro aita-semeak eguzkipean irudikatu? Bata, hegalak galdurik eta itsasoak irentsi zain, aitari deika; eta bestea, "Ikaro! Ikaro!" hots eginez, uraren gainean semearen luma batzuk bistaratu arte.
Nola ahantzi maitale mitiko haien istorioak: Orfeo kantari paregabearen eta Euridize maitearen artekoak, Teseo eta Ariadnarenak, Jason eta Medearenak? Zein harreman atsekabeak, bestalde!
Haurtzarotik hasi eta kulturaren gaztaro eta heldutasuneraino Mendebaldeak kuttun-kuttun gorde dituen istorioak dira Ovidiok liburu honetan jasotakoak. Gure iruditegiaren "biblia txikia" da liburua: mundu klasikoaren ondarea gaur-gaurko irakurleari eskainia.

-----------