|

Mila
gau eta bat gehiago
(Patxi
Zubizarretaren bertsioa)
|
|
Orr:
232
Urtea: 2002
Marrazkilaria: Alvaro García Lema
Saila:
Gure Klasikoak
ISBN:
978-84-9746-071-2
Salneurria: 17,50 €
|
|
|
Noizbait bakarren batek denak irakurriko balitu, hil egingo
litzateke. Hala ohartarazten du liburu honek ezkutatzen duen
mehatxuak. Xerazade ere, istorio hauen guztien narratzailea,
hiltzeko arriskuan egon zen liburuaren kontaketak iraun zuen
bien bitarte guztian, eta soil-soilik ipuinen bitartez lortu
zuen bere bizitza salbatzea. Xariar erregearen jakingosea pizteko,
gau batez ipuin miresgarri bat kontatzeari ekingo zion, beste
batez bidaia kilikagarri bati, fabulak ere kontatuko zizkion.
Istorio horiek gauero kontatu, eta gertakariak erakargarrien
zeudenean, orduantxe egingo zuen etena, biharamunean jarraitzeko
eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko. Ipuinak biziaren
truke.
-----------
|