Zigor ez da ohiko euskalduna, inondik inora. Bere belaunaldikoak
parrandan eta lagunartean dabiltzan bitartean, berak bere mundu
txiki, pribatu eta ezkutua du, bere logelaren lau hormen artean.
Pantailek, teklatuek eta prozesagailuek osatzen dute bere koadrila,
bere unibertso itxia, eguzkiaren argiak ere gutxitan ikusten
duena. Halako batean, ordea, bere kontrolpeko mikro-habitat
horretatik irtengo du, eta ez edonora joateko: Thailandiaraino!
Izan ere, zer hobe mutil bat mugiarazteko irribarre xarmagarri
bat baino? Txatetik harago, ordea, dena da korapilatsuagoa Tawi
ederraren esku eztitik.
Dasha ere ez da ohiko errusiar neskatila, kanpotik eman dezakeen
arren. Ezta Pam ohiko gida turistikoa. Ezta Ming Chun ohiko
narkotrafikoaren buruzagia... Baina zer da ohikoa, azken batean,
norberaren mozorroa altxatzen dugunean?
-----------