|

Munduan
asko legez,
artaburuak koskolez
Antton Irusta
|
|
Orr:
64
Urtea: 2006
Marrazkilaria: Enrique Morente
Saila:
Igelio Igela
ISBN:
978-84-9746-347-8
Salneurria: 7,20 €
|
|
|
Arratsaldero, eskolatik irtetean, Erraldoiaren lorategira joaten
ziren haurrak jolastera. Lorategi zabal eta ederra zen,
dena belarrez estalia. Txoriek arboletan pausatu eta eztiro
kantatzen zuten.
-Zein zoriontsu garen hemen! -zioten haurrek elkarri oihuka.
Egun batean itzuli zen Erraldoia eta haurrak bere lorategian
jolasten ikusi zituen.
-Zer egiten duzue hemen? Lorategi hau nirea da eta ez diot inori
utziko hemen jolas egiten.
Haurrek korrika ihes egin zuten eta Erraldoiak hesi handia eraiki
zuen lorategiaren inguruan, kartel hau ezarriz:
SARRERA DEBEKATUA.
-----------
|