7-10
urte bitartekoentzat
Martinek
zakur bat eduki nahiko luke; Norak eskolako futbol taldeko kapitaina
bilakatzearekin amesten du. Aliren gogoa, berriz, Play Station
bat lortzeaz gain "normala" izatea litzateke.
Neska mutil hauen eguneroko bakardadeetara hurbilduko gara,
modu "alai" batean. Beren barruko hutsuneak kanporatuko dituzte,
nahi eta ezinak erakutsiz; beren gogoak azalduko dituzte, baloreak
antzerkiaren ispiluan ikusiz… modu xelebre eta dibertigarri
batean. Umorea, samurtasuna, xelebrekeria, freskotasuna, kantua,
zorakeria, jolasa, dantza, entretenimendua, musika… eta erantsi
nahi dizkiozuen sorpresa guztien laguntzarekin.
-----------