|

Nork
bere ozeanoa
Xabier Etxaniz
Rojo
|
|
Orr:
120
Urtea: 2006
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-350-8
Salneurria: 14,00 €
|
|
|
"Ohea egin gabe aurkitu duzu. Ez zaitu harritu, baina.
Bizitzaren azkenetan dagoenak badu bestelako buruhausterik.
Emakume bat arduratu omen zen denbora luzez harik eta aitaz
nazkatu zen arte. Horrek ere ez zaitu harritu. Jakin badakizu
bakardadeak ozpintzen duela gizona. Behin baino gehiagotan ikusi
ahal izan duzu. Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti
ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona.
Aitak ez zuen bete amak ohe hartan utzitako hutsunea. Ez dakizu
zergatik baina hala izan zen. Eta orain badakizu bakardadea
ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea
dauka.
Nork sortu ditu ozeanoak, aita?".
-----------
|