|

Note book
Pako Aristi
|
|
Orr:
160
Urtea: 2005
Saila:
Bakanak
ISBN:
978-84-9746-275-4
Salneurria: 15,45 €
|
|
|
Ryszard
Kapuscinskik kontatzen du New Yorkeko liburudenda batean bere
liburuak zazpi sail ezberdinetan barreiaturik aurkitu zituela.
Asko poztu zen, bere idazkera ezin zutelako sailkatu. "Horixe
bilatzen dut nik: idazteko manera berri bat", esango zuen.
Pako Aristiren liburuak ez daude New Yorken, baina guregan antzeko
zirrara sortzen dute, eta sailkaezinak dira. Kazetaritza? Fikzioa?
Saiakera? Kronika? Poesia? Idazteko era berri bat, dudarik gabe.
Liburu ezberdin bat beti.
Oraingoan idazlea aldendu bezala egin da, ermitaņo baten modura,
eguneroko traba horien gainetik hobeto ikusteko gure bizimoduaren
antzerkia, eta gure existentzian eman ditugun pausoak aztertzeko.
Bizitza ertzetik ikusten duela dirudi, baina bere gogoeta distiratsuen
bitartez gure munduaren gune-gunean kokatzen da, eta hor kokatzen
ditu irakurleak ere.
Erregimen ekonomiko hiltzaile baten erdian horren lasai bizi
garela ikusirik, idazlea harrituta eta izututa ageri da. Halere,
ez du sentiberatasuna inoiz galtzen.
Honelakoa da liburu hau, gogorra eta samurra era berean. Gogorra
ez balitz, ez litzateke gure munduaren ispilu izango; baina
samurra ez balitz, ez luke irakurtzerik mereziko.
Argi, irakurle:
erraz irakurriko duzun liburua da hau,
baina nekez ahaztuko duzuna.
-----------
|