Nork bere azalean bizi beharra daukagu
eta ez dakargu bizi-manualik jaio garenean. Aholkuak, bai, jasotzen
ditugu, ugari. Eskarmentua ere irabazten goaz, urteen poderioz.
Testigantzak ere hor daude, segundo adina detailerekin.
Joan zirenen hitzak ere balekoak zaizkigu eta dabiltzanen iritziekin,
berriz, geure burua kokatzen dugu giza oihanean. Maite genituenen
oroitzapena aldean daramagu eta datozenen ez-ustekoa uholdeka
datorkigu, olatu anarkista gisa, zipriztinez betea. Narrazio,
gogoeta, poesia bateratzen ditu liburuak. Idazlearen baitan
gertatzen ari den garapenaren ibilbidea erakusten du liburu
honek.
-----------