Ogaiztarrak
1328. urtean hasten da, Karlos I.a Buru-soila, Frantziako eta
Nafarroako erregea, hiltzen denean. Errege arteko hutsune
aldia, Nafarroako agintari nagusirik gabe, nafarrek beren errege
bat eduki nahia azaltzeko aprobetxatua, Olgazena, Nafarroako
judu-auzorik handienetakoaren suntsitzea eta hango ia biztanle
guztien hiltzea, lehorte luze izugarria, gosea, pobrezia eta
ondoren izurri beltza azaltzea, horra kontakizun honen oinarrian
dauden gertaera historiko batzuk.
Bi familiak, ogaiztarrak, alde batetik, Lizarrako auzo zaharreko
nekazariak, eta bertolindarrek Estellako hiribildu frankoan
bizi diren merkatariak, bestetik, tradizioak, bizitzari aurre
egiteko moduak, etorkizunerako asmoek, mendekuak, zoritxarrek
eta maitasunak elkarren aurrez aurre jarri eta arerio bihurturik
biziko dituzte garai horiek.
Ogaiztarrak eleberri honetan intrigak eta protagonisten etorkizun
zalantzatsuak irrikatan eta jakin-minetan edukitzen du irakurlea
hasiera-hasieratik, aldi berean urruntasunean ia ahazturik daukagun
garai bat, baina gure garaiotarako ere balio duten giza sentipenak
ageri direna, berriro ezagutaraziz eta gogoratuz.
-----------