|

|
Ohe
elurtuan lo egin zuen mutikoa
Henning
Mankell
Itzulpena:
J. M. Mendizabal
|
|
Orr:
256
Urtea: 2003
Saila:
Perzebal
ISBN:
978-84-9746-149-8
Salneurria: 14,95 €
|
|
|
"Rock errege batek gitarra jotzen jakin behar du.
Artean ez zegoen erabat seguru zer aukeratu behar zuen. Rock
errege izatea edo kanpin-karabana saltzaile izatea. Dibertigarriagoa
zen rock errege izatea, noski. Oholtza baten gainean batera
eta bestera labaintzea, gitarra eskuan duzula. "Hound Dog" kantatzea
mikrofono baten aurrean. Eta oholtza azpian jendetza garrasika,
batez ere neskak, berari iletik eta arropatik tira egin nahian.
Aldi berean, pentsatu zuen aspergarri samarra izan behar zuela
inoiz bakerik ez izatea. Beti argazkiak egin beharra. Inoiz
betarik ez izatea ohean uzkurtu eta amets egiteko.
Bere buruari galdetu zion rock errege batek inoiz umekeriarik
egin ote zezakeen. Kezka sortzen zion horrek. Argitu egin beharko
zuen hura".
-----------
|