Otalorea
Toti Martínez de Lezea


Orr: 344
Urtea: 2008
Saila: Narratiba
ISBN: 978-84-9746-474-1
Salneurria: 22 €

 

 


Urrondo anaiak umezurtz gelditu zirenean, Loiolako jesuitengana bidali zituzten, eta haien ikastegian bizi izan ziren, harik eta, Isabel II.a Espainiako erregina kanporatu izanaren ondorioz, agintariek erlijio etxeak itxi zituzten arte.
Hori gertatu zenean, beren baserrira itzuli ziren urrondotarrak, Oņatiko Araotz ibarrera, eta beren kasa bizitzen saiatu baziren ere, bete-betean harrapatu zituzten karlisten eta liberalen arteko hurrenez hurreneko liskarrek.
Hirugarren Karlistaldian, aurrez aurreko jarrerak hartu zituzten Bittor eta Eladio Urrondok, hala nahi gabe, eta gogor borrokatu ziren Urondoa baserriaren jabetza eskuratzeko eta emakume baten maitasuna, Juliaren maitasuna, berenganatzeko.
Tradizioak, pasioa, liskarrak eta familia bereko kideek bizitzari buruz dituzten ikuspegi kontrajarriak dira XIX. mendearen erdialdeko garai nahasietan errotutako istorio honen osagai nagusiak.
Lehen kapitulua irakurtzen hasi...   

-----------