|

Psikologia
zientzia gisa: Paradigma eta metodologiako aldaketa nagusiak
Jaume Arnau - Nekane Balluerka
|
|
Orr:
128
Urtea: 2001
Saila:
Unibertsitate Saila
ISBN:
978-84-7568-982-1
Salneurria:
12,35 €
|
|
|
Zientifiko hitza psikologian dauden hitzik eztabaidatuenetakoa
izan da eta izaten jarraitzen du. Lan honek psikologia zientifikoaren
historiaz dihardu, psikologia ezagutza zientifikoaren arauak
jarraitzen dituen zientzia esperimental gisa ulerturik. Kuhnen
"paradigma" ideiatik abiatuz, autoreek psikologia
zientifikoaren garapen historikoa aztertzen dute, sortu zenetik
gaur egun arte. Diziplina honen bilakaeran parte hartu duten
ikuspegi metateoriko eta metodologikoak, edo hitz batean, paradigma
ezberdinak aurkezten dira bertan.
Psikologiako ikasleei nahiz lan eremu honetan murgilduriko profesionalei
psikologiak benetako zientzia izateko ahaleginean bizi izan
dituen gertaera nagusien ikuspegi orokorra eskaintzea da lan
honen helburua. Bilakaera historiko horren haritik, autoreek
psikologiaz duten ikuspegi berezia eta psikologia zientzien
artean sartzeari dagokion eztabaidari buruzko hausnarketa aurki
dezake irakurleak.
-----------
|