|

|
|
Sommer jaunaren istorioa auzokide berezi bat duen mutiko baten
begietatik dago kontatua. Inork ez du Sommerren izena ezagutzen.
Horrexegatik hain justu deitzen diote izen horrekin: Sommer
(uda). Ibili eta ibili, eta besterik ezean, ibiltzen jarraitzen
duen gizon arrotza da herrian. Gertaera bitxi askotan gertatuko
da mutikoa harrapatuta, eta beti egongo da Sommerren itzala
haien inguruan.
Sommer jaunak zama handiko istorio bat gordetzen du bere baitan,
huraxe du misterio. Ibiltari amorratu haren ibilietan susmatzen
du halakorik. Itzulerarik izango ez duen Sommerren azken urrats
haiek konfirmatuko diotena.
Intriga eta jakinmina sortzen duen pertsonaia da Sommer jauna.
Bizitza modernoaren hondo-hondotik azaleratzen den bakardadearen
irudia. Ez da makala mutikoaren bizikizunetan Sommer jaunak
hartu duen lekua. Gazte eta helduentzako liburua da. Zinez liburu
ederra.
-----------
|