|

Sorginak
Toti Martínez
de Lezea
|
|
Orr:
200
Urtea: 2006
Marrazkilaria: Juan Luis Landa
Saila:
Euskal Kultura
ISBN:
978-84-9746-306-5
Salneurria: 32 €
|
|
|
Toti
Martínez de Lezea, eleberri historikoen egile ezagunak Euskal
Herriko sorginen gaia hartu du oraingo honetan, gai ezaguna
zinez, baina aldi berean luzaro ezezagun egon dena. Liburu
hau idaztean, XVI-XVII. mendeetan berebiziko garrantzia izan
zuen gertaera hori, gaur egunera arte interes eta jaminmin bizia
sortu duena, labur bada ere, ezagutaraztea izan du egileak helburua.
Euskal Herriko kontaerak bete-beterik daude sorginez: sorginek
badakite hegan egiten, deabrua gurtzen dute aker baten itxuran,
haurrak hiltzen dituzte, ekaitzak eragiten eta uztak hondatzen.
"Akelarre" izenak euskararen mugak gainditu eta beste hizkuntzetara
zabaldu da, sorginen bilkurak adierazteko. Euskal kulturan testigantza
asko daude sorginetan sinesten zela frogatzen dutenak, baina
zer da, gai honetan, fantasiaren emaitza eta zer egia?
Liburu honetan sorginei buruzko lekuak, esaerak, ohiturak, elezaharrak
eta sineskeriak biltzen dira; Euskal Herriko sorginen historiaren
berrikusketa bat eskaintzen da, euskal matriarkatu ezagunaren
oinarria den Ama Jainkosa baten sinestetik abiatu eta XVII.
mendean batez ere Nafarroan eta Lapurdin herri osoak mehatxatu
eta ehundaka pertsona sutan bizirik erretzera kondenatu zituzten
esespen izugarrietaraino.
Juan Luis Landa, marrazkilari ezagun eta historiako gaietan
aditua lankide izan da liburu honen prestaketan: bi ikuspegitatik
eskaini du bere ezagutza eta trebetasuna: euskal sorginen errealitatea
eta euskal sorginen fikzioa irudietan islatuz. Landak halako
ukitu berezi bat eman dio liburu honetarako egin duen irudi
bakoitzari. Bigarren aldia da idazleak eta marrazkilariak elkarrekin
lan egiten dutela; "Euskal Herriko Elezaharrak" izan zen lehena:
2003an argitaratu zen, eta berebiziko harrera ona izan zuen
bai kritikaren bai irakurleen aldetik.
SORGINAK bi bertsiotan argitaratu du EREIN argitaletxeak:
gaztelaniaz eta euskaraz, 22 x 31 cm-ko formatoan, azal gogorrez,
"Couché" 150gr. paperez eta kolorezko 52 irudirekin: 45 orrialde
osokoak eta 7 bi orrialdekoak.
-----------
|