|

Tango
urdina
Aitziber
Etxeberria
|
|
Orr:
224
Urtea: 2003
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-151-1
Salneurria: 16,70 €
|
|
|
Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu
nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra
jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik
gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna
eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez
dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin
dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela
nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia
nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako
gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan.
Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela
ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz.
Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta,
argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi
bere aurpegi guztia aztertzen du.
Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak
eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa
eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu
ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki
bat ematen du astiro, gozotasunez.
DONOSTIA, "Opera Prima" SARIA 2003
-----------
|