|

Testuak,
diskurtsoak eta generoak - Euskal testuen azterketa korrontea
Itziar Plazaola - Maria Pilar Alonso
Foucarde (Editoreak)
|
|
Orr:
256
Urtea: 2007
Saila:
Unibertsitate saila
ISBN:
978-84-9746-375-1
Salneurria:
21 €
|
|
|
Argitalpen
honek, bere barneko arkitekturan aldatuz joan den arren, hartzaile
nagusi bat izan du hasiera-hasieratik: guztiz gizatiarra den
jarduera horretan, hizketan, eta orobat hizketak sortzen dituen
testuetan, interesatuak dauden ikerlari berriak, beren espezialitatea
gorabehera. Helburua ere oso argi egon da beti: oroz gain helburu
didaktikoa da. Irakurle berriei lan-ildo berri bat ezagutarazi
nahi zaie, gizakiok elkarrekin komunikatzeko dugun modu guztiz
berezi hori, testu-ekoizpenen analisi enpirikotik abiatuta ulertzeko
eta eredu teorikoen bitartez azaltzeko ahaleginean hogei urtetik
gora daramatzana; hain modu berezia da, non gizakitzat ondoena
definitzen gaituena baita.
Lan-ildo honetaz hitz egitea Genevako Psikologiako eta Heziketako
Zientzietako Fakultateko Hizkuntzen Didaktikako saila aipatzea
da, eta, horrez gainera, baita munduko beste lekuetako beste
zenbait lantalde ere, Euskal Herrikoak barne, zeinek humanizazioaren
prozesuari buruzko oinarri epistemologikoak partekatzen baitituzte,
ildo hau "elkarreragile sozio-diskurtsibo" gisa definitzen
dutenak.
Oraingo honetan, lan kolektibo honen argitaratzaileen asmoa,
gaur egun Euskal Herrian ikuspegi honetatik euskal testuari
eta haren didaktikari buruz egiten ari diren ikerketa-lanen
panorama aurkeztea da, eta era berean, hainbat ikerlarik nola
edo hala partekatzen dituzten eta beren ugaritasunean bateratzen
dituzten oinarriak eta eredu teorikoak nahi dira eguneratu.
Itziar Plazaola. Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako
Fakultateko "Chargée de cours" da, eta orobat aritu da irakasle-lanetan
Aostako eta Arrasateko Unibertsitateetan. Bigarren hizkuntzen
didaktikako irakaslea da, eta testuen analisia landu du, euskaraz
eta frantsesez. Bere ikerketa-ildoetan, pertsona helduentzako
hizkuntz irakaskuntza eta irakasleen lanaren analisia daude,
irakasleen prestakuntzaren azterketaz gainera.
Maria Pilar Alonso. Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako
Fakultateko LAF (Langage-Action-Formation) taldeko "Membre associé"
da, eta talde horrekin elkarlanean, euskal testuen analisitik
abiatuz, ikerketa-lan propio bat egiten du, zeina konplexutasunaren
eta fraktalen ereduak testuaren antolamenduaren eta barne arkitekturaren
modelizazioaren analisiari aplikatzean oinarritzen baita.
Ondorengo hauen lankidetzarekin: Marian Bilbatua, Ines Garcia,
Itziar Idiazabal, Luis M. Larringan, Roberto Mielgo, Matilde
Sainz, Begoña Ocio eta Jean Paul Bronckart-en parte-hartzearekin.
-----------
|