7-10
urte bitartekoentzat
Duela
hirurehun urte, Torreondo eta Torregertu izeneko herrixkak zeuden
Torrepe mendiaren magalean. Torreondoko eta Torregertuko biztanleak
ez ziren batere ondo konpontzen elkarrekin. Herri bakoitzak
Torrepe mendia berea zela uste zuen. Behin, negu hotz batean,
zaldun gorri bat eta zaldun berde bat Torrepe mendira iritsi
ziren urrutiko lurretatik. Ezpata eder bana zeramaten gerrikoan
sartuta. Bi herrietako biztanleek, ezpatekin liluraturik eta
beren asmo txarrak bideratzeko asmoz, zaldunen adiskideak egitea
erabaki zuten.
-----------