|

Txantxa.
Quick
Patxi
Zubizarreta
|
|
Orr:
192
Urtea: 2006
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-322-5
Salneurria: 14,90 €
|
|
|
Txantxa. Quick nobela bat ez, baina etxe bat balitz, pertsonaiak
toki hauetan topatuko genituzke:
~komunean: Elena, GORDEKA zelatagailuen eta zelatarien
dendako saltzailea, gaur egungo hiritarren paranoien eta komunikazio
faltaren lekukoa.
~haurraren gelan: Marta, kazetaria eta ama, Txantxa.
Quick bezalako telebista saio kutreen egilea.
~langelan: Daniel, goi funtzionarioa eta aita, haurraren
jaiotzarekin internet-en babestu eta bakartu dena.
~gonbidatuen gelan: Karmelo, familia terapeuta, Martari
eta Danieli denboraldi baterako banantzea eta, idatziz -koadernoan-
nahiz ahoz -grabagailuan-, beren barrena askatzea gomendatu
diena.
~logelan: Marga; Marta eta Danielen haurra eta txaleta
zaintzeaz arduratzen dena, etxe bat erosterik ez duena, Perejil
uharteko konkista pirrikoan parte hartu zuen Pablo José senargai
eta txapela berde ohiaren laguntzaz, halabeharrez, bahiketa
espres bat prestatu duena.
~terrazan: Gabriel, Michelin-eko langilea izandakoa,
orain erretiratua eta alargundua, bihotzekoa izan ostean bizitzea
erabaki duena, hil arte bizitzea.
~sukaldean: Alba, Margaren ama, Carmen eta Lucíaren laguna,
arratsaldero, bazkalostean, bat-bi-hiru, bat-bi-hiru, pasiatzera
joaten dena eta lagunei bere azken berriak nola eman ez dakiena.
Txantxa. Quick nobela bat da, baina baita etxe bat ere,
norberaren eta gizartearen trapu zahar -eta berriak- erakusten
dituena. Eta atea zabalik dago, zeure tokia bila dezazun, baina
jakizu etxean sartu bezain laster hainbat kamera ezkutu zu grabatzen
hasiko direla. Dena dela, ongi etorri.
-----------
|