|

|
Tximeleta
tatuajea
Philip
Pullman
Itzulpena:
Koro Navarro
|
|
Orr:
208
Urtea: 2003
Saila:
Bioleta Saila
ISBN:
978-84-9746-150-4
Salneurria: 15,95 €
|
|
|
Jenny ez zen Chris bezala sentitzen. Maitaldi hura baldarra,
azkarra eta tristetxoa ere iruditu zitzaion Jennyri; baina bazen
ikasteko denbora, eta hunkigarria gertatu zitzaion Chrisen samurtasuna.
Jenny berarekin geratu zen larunbatean eta baita gauean
ere, eta dena ondo joan zen; baina igande-goizean, Jenny Chrisen
besoetan lo zegoela, bien artean ezpata bat bezala erori zen
gauza bat gertatu zen.
Oxfordeko polizia arduratuta zebilen aspaldi hartan hirian mugitzen
zen droga-kopuru handiarekin, eta egunsentian atxiloketa-sail
bat egitea erabaki zuen, zerikusirik izan zezaketen guztiengana
joaz; baita etxe okupatuetan bizi zen jendearengana ere. Horretan
oker zebilen polizia ordea. Derekek eta Olliek noizean behin
kannabisa erretzen zuten arren, salerosketan ez ziren sekula
ibili; eta Jennyk berak ez zuen Tansyrenaz geroztik drogarik
ukitu. Baina horrek ez zuen ezer aldatzen. Jenny Derek eta Ollie
eta beste ehunka batzuekin eramango zuten, baina, jakina, ez
zegoen han.
-----------
|