|

Udan lana egiten zuen gizona
Pako Aristi
|
|
Orr:
144
Urtea: 2007
Saila:
Bakanak
ISBN:
978-84-9746-401-7
Salneurria: 15,50 €
|
|
|
Azken hamar urteotan Pako Aristik idatzi dituen artikuluak
biltzen ditu liburu honek. Ez denak, noski: bilduma bat egin
behar izan dugu, bizienak, zorrotzenak, samurrenak, hilezkorrenak
aukeratuz.
1997ko abuztuan argitaratu zituen lehenengoak, ´Euskaldunon
Egunkaria´ kuttun hartan, eta 2007ko abuztuan azkenekoak, ´Berrian´.
Ez du urtero idatzi, baina bai gehientsuenetan, eta idilio berezi
bat izan du Aristik abuztuarekin eta bere testuen zain zeuden
irakurleekin. ´Aurten idatzi behar al duzu?´ galdetzen omen
zioten askok eta askok. Gutunak ere asko argitaratu dira, bere
artikuluak miretsiz.
Oso gutxitan ematen den sinbiosia lortu du Aristik bere irakurleekin,
eta horretan bere jarrerak zerikusi handia du: gaiak globalki
lantzen ditu, kritikatzeaz aparte arazoak konpontzeko klabeak
emanez. Zintzo hitz egiten du, bihotzetik, eta maisua da errealitatearen
diagnostiko zorrotza egiten, gure (eta bere) ahuleziak maitasunaz
estaltzen.
Besteei laguntzeko ideia beti presente dago Aristiren idazkietan,
eta hori irakurleak sumatu egiten. Darabiltzan gaien ugaritasuna
ere harrigarria da. Eta bere estiloa guztiz liluragarria: magikoa
eta zehatza, kritikoa eta ameslaria, bizia baina landua, literatura
eta kazetaritza uztartzen jakin dituen maisu bati dagokion bezala.
-----------
|