|

Ulises.
Homeroren Odisearen bertsioa
Egokitzailea:
Juan Kruz Igerabide
|
|
Orr:
176
Urtea: 2007
Saila:
Poltsiko.e
ISBN:
978-84-9746-391-1
Salneurria: 8 €
|
|
|
Troiako
hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren
hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren
azken suak artean itzali gabe zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin
batera, Itakako bidean jarri zen.
Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises,
eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu
hartzera kondenatu. Paisaia horretan, gizakion edo mundutarron
mugaz harantzago ordurako, gertatzen dira Ulisesen abentura
paregabeak: Kalipso eta Zirtze erdi-jainkotiar eta emakume liluragarriena,
Polifemo begibakarraren eta lestrigoniarren pareko munstro haragijale
beldurgarriak, itsas-lamien kanta xoragarria edo hildako itzalen
erresumako (Hades) joan-etorria.
Grekoen kasuan bezala, gure irudimen munduan ere, leku berezia
dute Peneloperen irrikitan afanatu ziren ezkongaiek, hogei urte
igaro arren bere nagusia usnatu ondoren Heriok betiko eraman
zuen Argos txakurra, Telemako ausart, baina artean gaztearen,
nahi eta ezinak, Ulisesen mendeku errukigabea...
-----------
|