Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun
aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat
mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak,
eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak.
Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k
ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe.
Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen
hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere
munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu
eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara,
geratzen zaizkion anai-arreben bideari jarraituz. Izan ere,
Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen
daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko
ahaleginetan, nor bere erara.
Jon Arretxek ohikoa du bere liburuen bidez beste kultura batzuk
erakustea, irakurlea urruneko eta ez hain urruneko hirietan
zehar eramatea, bidaia-gidetan agertzen ez den errealismoa eta
giza alderdia landuz. Nobela beltz honek Istanbul eta Munich
ditu kokaleku, desberdintasun guztien gainetik harreman estua
daukaten bi hiri. Aberri lapurtuaren grina, biziraupenerako
borroka, idealak eta desengainuak… hori eta gehiago daXahmaran,
ohoretik desohorera doan bidaia.
Lehen
kapitulua irakurtzen hasi... 
-----------