|

Zirkulua
Andoni
Urzelai
|
|
Orr:
184
Urtea: 2004
Saila:
Narratiba
ISBN:
978-84-9746-196-2
Salneurria: 13,90 €
|
|
|
"Eta ezagutzen dugun munduaren azpian beste bat balego?
Eta ezkutuko mundu hau begi-bistan daukaguna baino anker, beltz
eta siniestroagoa balitz?
Zerk motibatzen du pertsona bat beste bat hiltzera? Areago,
zerbaitek justifikatzen al du erailketa bat?
Zer gertatuko litzateke bitarteko etiko minimoenak ahaztu, eta
Estatuko indar boteretsuenak euskal abertzaleen aurka ekiteko
batuko balira?
Zerbitzu sekretuek ETA-rekin behin betirako amaitu nahi dute.
"Big bang!" operazioak Euskal Herriko kaleetan izua barreiatzea
du helburu. Hor du abiapuntu eskuartean daukazun nobelak. Hortik
aurrera, intriga… traizioa… tentsioa…
Zirkulua nobelak, irakurlea paparretik heldu, eta ikusi nahi
ez lukeen mundu batera eroango du: telebistaren xarmak itsututako
gizagaixoen mundura, interes politiko zein pertsonalen aitzakian
edozer egiteko prest daudenen mundura…
Azken batean, horixe baita esku artean duzun nobelan planteatzen
den galdera: zer egiteko prest zeundeke, gizarte honetan NORBAIT
izatera iristeko?
Eta, ikusi, entzun, usaindu, sentitu edo sinesten duguna beste
batzuek ikusi, entzun, usaindu, sentitu edo sinistaraztea nahi
digutena baino ez balitz?
-----------
|