Bernardo
Atxaga (Jose Irazu Garmendia) 1951an jaio zen Asteasun. Ez zituen
23 urte besterik Ziutateaz (1976an argitaratua) idatzi zuenean
eta soldadutza amaitu berria zeukan orduantxe. Literatura
abangoardistaren ildotik idatzia; liburu krudela, bizitza den
bezala, Borrero Nagusi hilezkorren gisa. Hona zer dioen Atxaga
berak:
"Idazterakoan, ikuspuntu naturalista edo zinematografikotik
ahalik eta gehiena urruntzen saiatu nintzen; izan ere, nik ez
nuen uste orduan bizi genuen hura historiaren instant ezdeusa
zenik, ez nuen uste gertaera jakin batzuetara muga zitekeenik.
Iruditzen zitzaidan guk bizi genuena beste askok ere bizi izandakoa
zela eta etorkizuneko jendea ere ez zela libratuko, bizi beharko
zuela. Horregatik ez nion eman, nire istorioari, espazio edota
denbora jakinik… Istoriako printze krudela ezin zitekeen hil.
Printze krudelak, Borrero Nagusiak, hala iruditzen zait orain
ere, eternalak dira".
-----------